Gutxi falta da gabonak iristeko eta eskola girotzen hasi gara jada!! Olentzero eta Mari Domingi jarri zaizkigu eskolako atarian eta beraiekin argazkia atera nahi izan dugu.
Astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Euskal abestien Kantujira egin zuten LHko ikaskideek auzoan zehar, eta amaitzeko, denok elkartu ginen Tabakalera kanpoan.
Euskararen eguna egunero delako... EUSKARAK 365 EGUN!
4 urtekoak Gladis Enean egon gara goiz pasa, eta bertan KRISTINA ENEA fundazioak eskaintzen dizkigun bi ikastaro egin ditugu: Zaborrontxo eta Nongoa zara zu?